Sarrigurengo emakumearen hilketa matxista salatu du Oiartzungo Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus

Otsailaren 20an, gizonezko batek 28 urteko bikotekidea eta lau adingaberen ama hil eta bere ama, biktimaren amaginarreba, larri zauritu zituen Sarrigurenen (Nafarroa). Gertakariak pasa den ostiral arratsaldean jazo ziren. Hilketa egin eta gutxira atxilotu zuten gizona eta gaur, astelehena, eramango dute epailearen aurrera.

Euskal Herrian aurten gertatu den lehendabiziko hilketa matxista da Sarrigurengoa; 2003az geroztik, 133 emakume eta hamahiru haur hil dituzte gizonek, horietatik 25 Nafarroan.

Oiartzungo Udalak hilketa matxista gogor gaitzetsi eta gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du.

Elkarretaratzea, gaur

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak asteburuan egin zuen erasoa salatzeko elkarretaratzea Iruñeko Udaletxe plazan. Oiartzunen gaur egingo da, 18:30ean Done Eztebe plazan, Oiartzungo Asanblada Feministak deituta; eta udalak bat egin du deialdiarekin. Herritarrak ere gonbidatzen ditu euren gaitzespena adieraztera. Indarkeria matxista salatzeko puntu morea jarrita dago udaletxeko balkoian.

Herriko elkarretaratzeaz gain, Donostia, Gasteiz eta Bilbon ere egingo dira kontzentrazioak 19:00etan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta.

Gehigarriak

Sarrigurengo emakumearen hilketa matxista salatu du Oiartzungo Udalak