Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Aiako Harria Parke Naturalaren magalean dagoen Arditurriko meategiko irteera, sakoneko bisita gidatuaren jatorrizko irteera, konpondu da; erabileragatik, eta batez ere, euri uren eraginez, zahartuta eta kaltetuta baitzegoen. Luizi bat tarteko, itxita egon da azken urteetan eta orain zabaldu da berriz.
Alde batetik, behetik gorako eskailerari hormigoizko mailak egin zaizkio lehendik zeuden bidearen egitura eta egurrezko trabesak oinarri, eta eskailera bazterrean eskubanda jarri da. Bestetik, irteera-atera iritsi aurreko zatiari LED argiteria ezarri zaio. Horrez gain, euria biltzeko sistema bat ere jarri da, aldapan behera meategira urik sar ez dadin. Meategiaren drainatze-sistemara bideratuta dagoen drainatze-sareta bat da. Azkenik, hormigoizko markoak margotu dira. Lekuaren estetikan eta meategia ezagutzeko bisitaren esperientzian ahalik eta gutxien eragiteko asmoz burutu dira hobetze-lan horiek guztiak.
Europako dirulaguntzen babesa
Arditurriko meategiaren irteera konpontzeko lanak 2026ko urtarrilean burutu dira eta 52.500€ko inbertsioa izan dute. Inbertsio horren zati bat Edil eta Erein dirulaguntzen bitartez finantzatu da. Lehena Europako Garapen Eskualdeko Funtsetik lortutako laguntza bat da eta bigarrena, aldiz, Eusko Jaurlaritzak landa-eremuak sustatu eta garatzen laguntzeko duen dirulaguntza bat.
7000 bisitari Arditurrik 2025ean
Oiartzungo interesgune turistiko nagusietakoa da Arditurriko meategia. Aiako Harriko harri-masaren barruan, erromatarren garaitik XX. mendearen amaierara arte ustiatu diren meatzeetako hamarka putzu eta galeria ezagutu daitezke bisita gidatuetan. 7085 bisita jaso zituen meategiak 2025ean, nagusiki apirilean eta maiatzean. 2024ko datuekin alderatuta, %7,5eko igoera egon da bisitetan.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika