Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Oiartzungo Udalaren udaleku irekietan izena emateko epea zabalik izango da otsailaren 12tik 24ra gazteoiartzun.net webgunean. HH3tik LH6ra arteko haur eta gaztetxoen familiek izango dute apuntatzeko aukera. Ohi bezala, uztailean egingo dira udalekuak eta hamabostaldika (batean zein bietan) izena emateko aukera egongo da.
360 plaza eskainiko dira hamabostaldi bakoitzean. Otsailaren 12tik 24ra izena ematen duten guztien artean, hala beharko balitz (eskainitako plaza baino eskaera gehiago jasoz gero), zozketa egingo da martxoaren 10ean. Plaza lortzen dutenek (zozketaz edo zozketaren beharrik gabe) martxoaren 18tik 27ra bitartean behin betiko izen-ematea egin beharko dute. Behin betiko izen-emate horretan aurkeztu beharko da hala behar den dokumentazioa.
Bajak, maiatzaren 31ra arte; eta informazio bilera, ekainaren 10ean
Baja-eskaerak maiatzaren 31ra arte onartuko dira, ordura arte eskatutako bajei dirua bueltatuko zaie. Udalekuen aurtengo antolaketa eta plangintzari buruzko informazio bilera ekainaren 10ean egingo da.
Udal udalekuen gaineko informazio gehiagorako:
645005496 | 943506412 | udalekuak.oiartzun@gmail.com
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika