Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Etzi lehertuko da Ihote festa herrian. Ostiraletik igandera, Doneztebe plaza inguruak jendez beteko dira, eta horregatik, Udalak hainbat neurri hartu ditu mugikortasuna errazteko.
Larunbat gauean, Xorrolak zerbitzu berezia eskainiko du: autobusak herriko zortzi auzoak lotuko ditu orduero, 22:00etatik 06:00etara. Ibilbidea Manuel Lekuona bibliotekaren ondoko autobus geltokitik hasiko du eta Xanisteban gauetan egiten duen ohiko bidea egingo du, lehenik herriko plazatik urrutien dauden auzoetara joanez.
Elizalde eskolan aparkalekua
Ostiral eta igande arratsaldeetan pilatuko da jende gehien herriko plazan, eta Udalak herritarrei gomendatu die, ahal dela, oinez edo garraio publikoan joateko. Kotxea erabili behar dutenentzat, ohiko aparkalekuak ez ezik, Elizalde eskolako eremua ere erabilgarri egongo da ostiral arratsaldetik igande gauera. Hori horrela izanik, arren, ibilgailuak espaloi eta errepide bazterretan ez uzteko eskatzen die Udalak herritarrei.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika