Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Udalak eta herriko elkarteek elkarlanean osatzen duten agenda urtarrilean ere ekintza askorekin dator. Urtea ongi hasteko, hotza gainetik kendu eta ez aspertzeko aukera zabala izango da herrian.
Haurrei zuzendutako eskaintza oso zabala izango da; “Argizagi” filma Landetxe Aretoan, ipuin kontaketa Lur Kortaren eskutik edota dagoeneko klasiko bat den Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen bisita izango dute. Abaraxka Ludotekak antolatutako proposamen ezberdinak ere izango dituzte aukeran, besteak beste logika jolasak, argi itzalekin jolasean ekintza eta Ihotetako zakuen prestaketa lanak.
Helduek ere izango dute ekintza ezberdinetan parte hartzeko aukera. Ostegunetako zinemaz gain, Ihoteetarako dantzan ikasi nahi duenak fandango eta arin arina ikasteko bi ikastaro izango dira, Olatz Salvador abeslaria eta Alaia Martin bertsolariaren eskutik ‘1:1 eskala” emanaldia, Kontxa Murgiari omenaldia…
Ikusi hemen urtarrileko agenda.
2026 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika