Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: oiartzun@oiartzun.eus
Xabier Lete Prosa eta Poesia Lehiaketako sari banaketa egin zuten joan den astean Landetxe Kultur Aretoan.
XXXVIII. edizioa ospatu zen aurreko asteko ostegunean. Aiako Harria Gaztelumendi Hizkuntz normalizaziorako zinegotziak eman zion hasiera ekitaldiari. Hitzen festa den topalekua izanik, istorioen eta historiaren arteko bide lausoak zeharkatu zituen bere hitzartzean eta literaturak duen botere bereziaz aritu zen. “Literaturak badu botere berezi bat: esatera ausartzen ez garena esateko gaitasuna. Gordinak diren egia zaharrak kontatzeko, samurtasunez bilduta bada ere. Batzuetan historiak isilik utzi dituen zauriak agerian jartzen dituzte istorioek. Eta alderantziz, istorio batean entzundako ahots batek gure historiaren zati batzuk ulertzen laguntzen digu”.
Aurtengo irabazleak oholtzara beraien ipuin eta olerkien zatiak irakurtzera igo aurretik, Gaztelumendik istorio eta historiaren arteko zubiak eraikitzen jarraitzea animatu zituen, “historia bera ez delako inoiz osorik kontatua egongo kontatu gabe geratu diren istorioek isilean dirauten bitartean”. Landetxera hurbildu ziren herritar denentzat ere izan zuen mezua. “Istorioak entzutera gonbidatzen zaituztegu, horien atzean ezkutatzen den historia horri begiratzera. Agian, gaur hemen jaioko den istorio txiki bat bihurtuko da etorkizuneko historiaren parte”.
Hauek izan ziren sarituak, sailez sail:
PROSA:
POESIA:
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika