Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Bete-bete dator abenduko aisialdi agenda. Euskararen astea azaroan hasi bazen ere, Euskararen Eguna abenduaren 3an izanik ekimenek jarraipena izango dute. Horien artean azpimarragarria egunean bertan arratsaldeko 18:00etan “Euskaltzaleon garaia da” herri argazkia izango da. Ez da bakarra izango: abenduaren 4an, Xabier Lete prosa eta poesia sariak banatuko dira, gauean “Gaua” filma ikusteko aukera izango da eta abenduaren 5ean, euskararen asteari amaiera emateko Oskarbi taldearen kontzertua izango da entzungai.
Musikak ere ezin zuen hutsik egin egitarauan eta besteak beste, Ibargain musika eskolako Gabonetako ekitaldia edota Lartaun Abesbatzaren kontzertua izango dira eskainiko dute.
Urteroko zitak aipatzen hasita, batetik abenduaren 5ean San Nikolas eguna izanik etxeko txikienak herriko auzotik kantari aterako dira. Abenduaren 24an ere kaleak kantuz alaitzera aterako dira oiartzuarrak, eta Udalak herritar guztiak gonbidatu ditu abenduaren 24an, eguerdiko 12:30ean, elkarrekin abestu eta neguari ongi etorri egitera. Arratsaldean Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo da, 17:30ean Doneztebe Plazan.
Txerri Eguna, antzerki emanaldiak, muxikoak... Ikusi abenduko ekintza guztiak, hemen.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika