Beldurrak erre eta itzel pasatu zuten Gau Beltzean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Jendetza bildu zen ostiralean Doneztebe plazan Gau Beltzaz gozatzeko. Beldur gutxi eta festarako gogo handia dutela erakutsi zuten beste behin Oiartzungo hau eta gazteek.

Abaraxka Ludotekak eta Oiartzungo Antzerkizaleak taldeak, Udalaren laguntzarekin, zirraraz beteriko ibilbidea antolatu zuten Elizaldeko kaleetan barrena. Etxeko trapu eta maindire zaharrak hastu eta ilunabarrean afari-merienda egin eta gaztaina erreak jateko bildu ziren Doneztebe plazan. Ezpiritu txarrak uxatzeko sua piztu eta inguruan dantza egin ostean, bakoitzaren beldurrak paper batean idatzi eta sutan erre zituzten. Herriko kale eta parkeetatik barrena ibilbide beldurgarria egin zuten ondoren. Zirrara, musika, dantza eta oihuak izan ziren nagusi.

Ikusi hemen argazkiak.

Gehigarriak

Beldurrak erre eta itzel pasatu zuten Gau Beltzean