Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Olatz Salvador euskal musika eszenaren izen handienetako bat da. Bere hirugarren bakarkako lana aurkeztuko du Olatz Salvador musikariak larunbat honetan Landetxe Kultur Aretoan. 'Zainak eman' albumean soinu organikoak eta elektronikoak ezin hobeto konbinatu ditu. 22:00etan izango da kontzertua (ate irekiera 21:30ean) eta sarrerak salgai daude sarrerak.oiartzun.eus helbidean, 12 euroan (egunean bertan 15 €an salduko dira leihatilan).
Txikitatik hasi zen musikarekin duen lotura garatzen. Musikariz osatutako familia bateko kide, haurtzaroan hasi zituen piano eta solfeo ikasketak eta nerabezaroan hasi zen gitarrarekin lehen akordeak jotzen era autodidakta batean. Gerora, bere formakuntzarekin jarraitu eta harmonia, ahots teknika eta baxu elektrikoa ikasi zituen. 20 urte zituela Skakeitan taldean hammond soinuak eta sintetizadoreak jotzen hasi zen. 4 urte beranduago, bere bakarkako proiektuari hasiera eman zion, “Zintzilik” izeneko lana izan zen lehena 2018. urtean eta hiru urte beranduago “Aho uhal” izenekoa aurkeztu zuen. Hirugarren lana ondu du orain.
Izaki Gardenak taldea, hilaren 15ean
Azarorako bigarren kontzertu bat ere antolatu du Oiartzungo Udalak. Hilaren 15ean Izaki Garbenak taldea arituko da Landetxen, 21:30ean. Emanaldi honetarako sarrerak ere salgai daude, helbide berean.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika