Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Larunbatean inauguratu zuten Elizalde Eskolako komunitateak Haur Hezkuntzako eraikinaren kanpoaldeko espazio natural, seguru eta hezitzaile berria. Bi eta hiru urteko haurrek erabiltzen dute eremua eta beraien beharretara egokitutako gune egokia izango dute aurrerantzean.
Orain arte jarrita zegoen hormigoizko lurra hotz eta gogorrak jolasteko aukerak mugatu eta leku desatsegina egiten zuten. Espazioa naturalizatu eta berritzeko proiektua martxan jarri zuten Elizalde Guraso Elkarteak eta Oiartzungo Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. 70.116 €ko aurrekontua izan duen proiektuak eta ia erdia, 34.106 €, Udalaren ekarpenarekin finantzatu da.
Biodibertsitatea sustatuz balio pedagogiko handia duten elementuak eskaintzea izan da helburua. Lanak amaituta, material naturalez eta birziklatuz birsortutako jolastoki bizia eta atsegina egin da. Hala, espazio berdeak, egurrez egindako jolas-parkea, baratza bat, landare aromatikoen lorategia edota animalientzako etxolak jarri dituzte.
Ikastetxeko kanpo espazioa biziberritzeko proiektuaren parte
Elizaldeko Guraso Elkartea eta Udala eskolako jolaslekua biziberritzeko prozesu integrala ari dira gauzatzen, haurren beharrak erdigunean jarriz. Ikastetxe kanpoko espazioa eskolako proiektu pedagogikoaren parte bilakatu nahi dute, bertako eta herriko haur guztiei euren txokoa eskainiko dien patioa sortuz.
Fase ezberdinetan ari dira proiektua egikaritzen. Lehen zatian kantxak txikitu eta naturgunea handitu zuten. Bigarrenean kirol gunea berrantolatu eta margotu zen. HH2ko eremua biziberritu da orain, eta ikastetxeko gradak goxatzeko eta erabilera handitzeko proiektua ere badute eskuartean.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika