Oiartzungo hirigintzan genero ikuspegia txertatzeko lanketa, gainontzeko herrientzat eredu

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Eusko Jaurlaritzak antolatutako Perspectiva de género en el planeamiento territorial urbanístico ikastaroan aditu moduan aritu dira Oiartzungo udal-arkitektoa eta feminismo teknikaria, herriko hirigintzan genero ikuspegia txertatzeko lanketa gainontzeko udalerrientzat eredugarria delako.

Herriko kaleak eta plazak ikuspegi feministatik modu integralean aztertzen eta garatzen hasi zen Oiartzungo Udala duela bi urte, orain arteko hirigintza ereduak aintzat hartu ez dituen emakumeen eta kolektibo zaurgarrien premiak ere erdigunean jartzeko. Hirigintza feminista praktikara nola eraman ere landu du Arragua eta Elizaldeko auzogune berrien garapenean.

Bi helburu nagusi izan ditu IVAP-ek (Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak) eta EVETU-k (Lurralde eta Hiri Ikasketarako Euskal Eskolak) antolatutako bi eguneko formakuntzak: batetik, lurralde eta hirigintza plangintzan eta jarduketan, genero ikuspegia txertatzeari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea. Eta bestetik, genero-ikuspegia txertatzea plangintzan, bai lurralde jarduketan, bai hirigintza jarduketan.

Oiartzungo Udalak ponentzia bat aurkeztu du gai horietan izandako esperientzia azalduz. Zehazki, Elizaldeko auzogune berriko eta Arraguako planeamendu proiektuetan genero eta ingurumen irizpideak ezartzeko Udalak izan duen esku-hartzea izan dute hizpide; zehaztutako erronkak, erabilitako metodologia, lorpenak eta zailtasunak.

Gehigarriak

Oiartzungo hirigintzan genero ikuspegia txertatzeko lanketa, gainontzeko herrientzat eredu