Kirol Astearekin batera herria mugimenduan jarriko da aurtengoan ere

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Beste urte batez, aurtengoan ere Udalak eta herriko hainbat eragilek Kirol Astea antolatu dute urriaren 25tik 31ra. Sei egunetarako egitarau oparoa osatu dute, helburu nagusia bizi osasuntsurako jarduera fisikoak duen garrantziaz jabetzea izango delarik. Elikadura egokiak eta aisiak honetan guztian duen garrantzia ere erakutsiko dute.

Tarte berezia eskainiko zaie adinekoei, eta haiei zuzendutako indar entrenamendu saioa antolatu da. Helburuen artean, sarkopenia (muskulu masaren eta indarraren galera) saihestea, mugikortasuna hobetzea eta artikulazioetako minak murriztea izango dira.

Saio horiez gain, adin-tarte, egoera fisiko eta zaletasun guztietarako ekintzak antolatu dituzte, denontzako aukerak ikusarazteko. Besteak beste, pala eta futbol egokitua jokatzeko eta ikusteko aukera izango da eta etxeko txikiak gimnasia familian egiteko aukera izango dute.

Kirol Sariaren banaketak itxiko du aurtengo Kirol Astea, urriaren 31n.

Ekintza guztiak doakoak izango dira. Hona hemen prestatu duten egitaraua:

Urriak 25, larunbata:

  • Pala egokitua, 09:30etik 11:00etara Kontzejupean. Antolatzailea: Mindara.
  • Futbol egokitua,11:30etik 13:00etara Karla Lekuona futbol zelaian. Antolatzailea: Mindara eta OKE.

Urriak 27, astelehena:

  • Adinekoentzako indar entrenamendua, ordua izenematearen arabera zehaztuko da Landetxe Kultur Aretoan. Antolatzailea: Gazte Izanak eta Abittu.
  • OTXE ate irekiaketorri probatzera! Astelehenetik ostegunera 17:30ean, Atamitxeko kanpilloan. Antolatzailea: OTXE

Urriak 28, asteartea:

  • Kirol elikadura hitzaldia, Zigor Iturrieta eta Malen Osa. 18:00etatik 20:00etara Laboren. Antolatzailea: Labore.

Urriak 29, asteazkena:

  • Toka eta igel txapelketak, 12:00etatik 14:00etara Landetxeko toka lekuan. Antolatzailea: Gazte Izanak eta Zaintzadi.     
  • Gimnasia familian, 17:00etatik 18:00etara Elorsoron. Antolatzaileak: Hiruki bira.
  • Kilian Jornet“Camino al Everest” emanaldia. 19:00etatik 21:00etara Landetxe Kultur Aretoan. Antolatzailea: Girizia Mendi Taldea.

Urriak 30, osteguna:

  • Dantza saioa, 10:00etatik 11:30era Elorsoron. Antolatzailea: Abittu.
  • Zine emanaldia: “El ídolo de barro”, 19:30etik 21:30era Landetxe Kultur Aretoan. Antolatzailea: Oiartzungo Udala.

Urriak 31, ostirala:

  • Nordic Walking saioa, 11:00etatik 12:00etara Elorsoro kiroldegian. Antolatzailea: Abittu.
  • Oiartzungo kirol sariaren banaketa – Joxemari Mitxelena, 18:00etatik 19:00etara Landetxe Kultur Aretoan. Antolatzailea: Oiartzungo Udala.

Gehigarriak

Kirol Astearekin batera herria mugimenduan jarriko da aurtengoan ere