Bizilagun berriei harrera egin die Udalak eta herriak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

366 bizilagun berri ditu aurten Oiartzunek eta horiei harrera egiteko harrera saioa antolatu dute Udalak eta Abaraxka ludotekak. Igandean egin zuten herrian ongi etorriak direla adierazteko ekitaldi xumea, Arizmendiko lorategietan.

Aurtengoa “bereziki hunkigarria” izan dela azpimarratu du Olaia Lasa Ongizate zinegotziak. Izan ere, urtero etorri berriren batek hitza hartu izan du, baina aurtengoan askok kontatu nahi izan dute haien esperientzia eta herrira etortzeko arrazoiak. “Hitza hartu zuten guztiek ekimen polita dela esan zuten eta oso eskertuak agertu ziren antolatzeagatik. Bizipen politak eta egoera oso latzak ezagutzeko aukera ere izan genuen, eta aukera zoragarria izan genuen elkar ezagutu eta herria saretzen jarraitzeko”. Musika goxoz lagunduta egin zuten ekitaldia eta amaieran hamaiketakoa eta Ekuadorreko txokolatea dastatzeko aukera izan zuten.

Aiako Harria Gaztelumendi eta Olaia Lasa zinegotziak pozik agertu dira goizak eman zuenarekin eta Harrera Astearen baitan antolatu dituzten gainontzeko ekintzek ere piztu duten interesarekin. Izan ere, osteguneko zine saioak 91 ikusle izan zituen eta ostiraleko arrazakeriaren inguruko mahai-ingurura 68 pertsona hurbildu ziren.

Gehigarriak

Bizilagun berriei harrera egin die Udalak eta herriak