Auzo batzarrak egingo ditu Udalak datorren astean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Auzoz auzo bilerak egingo dituzte aurten ere Udal zinegotziek. Legegintzaldiaren erdibidera iritsita, orain arte egindakoaren balorazioa egiteaz gain, aurrera begirako erronkak aurkeztuko dituzte. Proiektuak herritarrekin partekatu eta auzotarren ekarpenekin aberasteko baliatu nahi ditu saioak Udalak.

Urriaren 6an hasi eta 9an bukatuko dira batzarrak. Aurkezpena egin eta ekarpenak jasotzeko, saioek ordu eta erdiko iraupena izango dutela  aurreikusi dute. Berandu bukatu ez daitezen, aurten ere bilerak  18:00etan izango dira. Arraguan eta Altzibarren itzulpengintza zerbitzua egongo da (euskaratik gaztelera) eta Ugaldetxon, lehen aldiz, zeinu hizkuntza zerbitzua eskainiko da

 Hona hemen egutegia eta lekuak:

  • Urriak 6: Elizalde, Areto Nagusian.
  • Urriak 6: Iturriotz, auzo lokalean.
  • Urriak 7: Arragua, elizan (frontoi ondoan). Itzultzaile zerbitzua egongo da.
  • Urriak 7: Gurutze, elkartean.
  • Urriak 8: Ergoien, elkartean.
  • Urriak 8: Ugaldetxo, auzo lokalean. Zeinu hizkuntza zerbitzua egongo da.
  • Urriak 9: Karrika, elkartean.
  • Urriak 9: Altzibar, auzo lokalean. Itzultzaile zerbitzua egongo da.

Gehigarriak

Auzo batzarrak egingo ditu Udalak datorren astean