Ander Garaiar Pikabea Europako txapeldunari harrera egin dio Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2025. urtean izan dituen lorpen guztiengatik zoriontzeko Ander Garaiar Pikabea atleta oiartzuarrari harrera egin zioten larunbatean udal ordezkariek. Abuztuan urrezko domina lortu zuen 20 urtez azpikoen Europako txapelketan, 100 metroko proban. Espainiako txapelketako 100 eta 200 metroko probetan ere marka guztiak hautsi zituen. 

Edorta Fernandez, Oihana Irastorza eta Nora Velez del Burgo hautetsiek Garaiarren lorpenak goraipatu eta oiartzuar denen izenean zoriondu zuten. Omenalditxoan Haurtzaro Atletismo Taldeko lagunak ere ondoan izan zituen medailadunak.

Udalaren izenean Edorta Fernandez Kirol zinegotziak hartu zuen hitza. “Aspaldiko zor bat kitatuko dugu gaur, udaberrian hasitakoa. Marka bikainak egin zenituen maiatzean, eta ordutik lortzen ari zarena itzela da” adierazi zuen. “Udaletik ikaragarri baloratzen dugu egiten ari zaren bidea. Zure esfortzu, konpromiso eta sakrifizioak egundoko meritu du, bereziki atletismoa bezalako bakarkako kirol batean”. Horregatik, herri osoaren izenean eskerrak eman zizkion Garaiarri. “Orain arte lortutakoak ate asko ireki dizkizu. Gozatu bideaz eta ziur gaude aurrerantzean ere gaurkoa bezalako askoz harrera gehiago egingo dizkizugula!”.

Gehigarriak

Ander Garaiar Pikabea Europako txapeldunari harrera egin dio Udalak