Udako azken egunez gozatzeko dozenaka proposamen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Iraileko kultur agenda osatu dute Udalak eta herriko eragileek. Festak, poesia, antzerkia, zinema, musika… Ikasturteari gogotsu ekiteko ekintza mordoa antolatu dituzte

Azken auzoko festez gozatzeko aukera izango da, aurtengoz behintzat. Gurutzeko festak irailaren 5ean, 6an, 12an eta 13an; eta Ugaldetxokoak, hilabete amaieran, irailaren 26tik 28ra.

Bestalde, iraileko eskaintzan toki berezia dute Oiartzungo Poesia Egunek. Programa zabala antolatu dute edizio honetarako ere: haur eta gazteen poesia emanaldia, herritarren etxeetan errezitaldiak, edota poesia errezitaldi musikatua, besteak beste.

Etxeetan banatutako agendan agertzen ez den beste deialdi bat ere izango da:  Comète Sarearen XXIV. Oroitzapenezko Ibilaldia, Ziburutik Oiartzunera. Sarobe baserrian egingo duten ekitaldiarekin amaituko dute bidea, irailaren 14an 13:30ean.

Gainera, Erdi Aroko Jardunaldiak, Sünerekin Kantagiltza saioa, ikasturteko hainbat ikastarotarako matrikulazio kanpainak, antzerki emanaldiak, zinea eta beste hainbat proposamen izango dira. Ikusi hemen denak.

Gehigarriak

Udako azken egunez gozatzeko dozenaka proposamen