Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Abuztuaren 11tik 24ra itxi egingo da Elorsoro kiroldegia bi astez, abuztuaren 11tik 24ra (bi egun horiek barne). Itxialdi hau beharrezko mantenu lanak egiteko baliatuko da. Urte osoan bezala, bi aste hauetan ere KirolTxartela Mugimentekin inguruko herrietako hainbat kiroldegi erabilgarri izango dituzte Elorsoroko bazkideek.
Udako igerilekua irekita egongo da bitarte horretan. Abuztuko ordutegia 11:00etatik 20:00etara da.
Xorrola goizez bakarrik
Bestalde, abuztuaren 7tik 31ra goizez bakarrik ibiliko da Xorrola autobusa. 7:10ean egingo du lehen itzulia (Arraguatik hasita) eta 15:10ean izango da azkena. Abuztuak 15 jai eguna denez, ez da zerbitzurik izango. Irailean itzuliko da ohiko ordutegira.
Taxibusaren ordutegian ez da aldaketarik izango abuztuan.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika