Karrikak hartuko du jaien lekukoa

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Elizaldetik Karrikara egingo du salto jaiak, bihar hasiko baitituzte auzoko festak. Lau eguneko egitaraua antolatu du Artaso Elkarteak. Asteburu honetan ekingo diete ospakizunei, eta hiru eguneko atsedena egin ostean, ostegun eta ostiralean elkartuko dira berriz Karrikako frontoiaren bueltan.

Hamarnaka ekintza izango dira. Hemen egitaraua, egunez egun:

9, larunbata

09: 00. TXUPINAZOA. Ondoren, kalejira ERRALDOI TXIKIen konpartsarekin.

09:00. XIV. BTT lagun irteera. Oharra: Izen-ematea 08:15ean irekiko da.

10:30. Haurrentzako GINKANA bizikletarekin, OTXEren eskutik.

18:00-19:30. SAGARDO PROBAKETA eta III.PATATA TORTILA lehiaketa (etxetik egina ekarri).

19:00: Zaldi probak

Ondoren, PLATER KONBINATUAK afaltzeko aukera.

10, igandea

10:00. GOIZ ERESTIA

10:30: Karrikako HAUR JOLASAK

13:00. TOKA TXAPELKETA

14:00. AUZOKO BAZKARIA

17:45. Herri Kirolak

ONDOREN, otar eder baten zozketa eta PLATER KONBINATUAK afaltzeko aukera.

22:30: Antzerkia

14, osteguna

22:00: XXXV. TRUK TXAPELKETA.

15, ostirala

10:00. GOIZ ERESTIA Lartaungo txistulariekin.

10:30. MEZA

11:30. HAURTZARO DANTZA TALDEA

12:30. PILOTA PARTIDAK.

17:45. IDI DEMA

ONDOREN, otar eder baten zozketa eta PLATER KONBINATUAK afaltzeko aukera.

23:00. SU ARTIFIZIALAK eta SUZKO ZEZENA jaiera bukaera emateko.

Gehigarriak

Karrikak hartuko du jaien lekukoa