Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Laranja kolorea nagusitu zen atzo herriko kaleetan. Ia 800 biyurri elkartu diren Gazte Egunean. Primerako giroa izan zuten bazkarian, jolasean eta poteoan. Ikusi hemen abuztuak 5eko argazkiak.
Helduxeagoak ibiliko dira gaur kalez kale dantzan eta festan, Arkume Jatean. 685 lagun elkartuko dira aurten, hauek ere laranja kolorez jantzita. Haurren eguna ere bada gaur eta puzgarriak, jolasak eta txokolatada izango dituzte, besteak beste. Azken txanparako egitarau aberatsa prestatu dute:
- Goizeko 09:00etan: GOIZ ERESIA. Antolatzailea: Lartaun Txistulari Taldea.
- Goizeko 10:00etan: Xanistebanetako ESKU-PILOTA TXAPELKETA HERRIKOIAren finalak, binaka, Kontzejupean. Antolatzailea: Oiarpe KE.
- Goizeko 11:00etan: Oiartzungo ERRALDOIEN kale-buelta, Doneztebe plazatik abiatuta. Antolatzailea: Soinuenea Fundazioa.
- Goizeko 11:15ean: Herriko haurren eta gazteen BERTSO SAIOA, Landetxe Plazan (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan). Antolatzailea: Martzelina Bertsozale Elkartea.
- Eguerdiko 12:30ean: ELIZALDEKO DANTZA TALDEAREN EMANALDIA, Landetxe Plazan (eguraldi txarra bada, Udaletxeko aretoan). Antolatzailea: Elizaldeko Guraso Elkartea.
- Eguerdiko 12:30ean: ARKUME ERRETZEA: ARKUMEA BURDUNTZIAN, A ZE POZA TRIPAN SARTZIAN. Done Eztebe plazan, herri-poteoaren hasiera.
- Eguerdiko 14:30ean: ARKUME JATEA. Bazkalondoa, TXARANGAk alaituta. Antolatzailea: Ardi Latxa elkartea.
- Arratsaldeko 16:00-20:00: HAUR ETA GAZTEENTZAKO PARKEA Haurtzaro Ikastolan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- Arratsaldeko 16:30ean: Xanistebanetako 28. TRUK TXAPELKETA, Madalensoro pilotalekuan. Antolatzailea: Oiarpe KE.
- Arratsaldeko 18:30ean: Haurrentzako TXOKOLATADA, Haurtzaro Ikastolan. Antolatzailea: Haurtzaro Ikastola.
- Gaueko 23:00etan: Elizaldeko kaleetan zehar, ZEZENSUZKOA ibiliko da, Lartaun Txistulari Taldeak Idiarena doinuz lagundurik.
- Gaueko 23:30ean: Musika Jaialdia, Done Eztebe plazan: BIDE BATEZ. Antolatzaileak: Musika Batzordea.