Zortzi puntu izango dituzte aztergai ekaineko udal osoko bilkuran

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Ekaineko udalbatzarra egingo dute asteazkenean, hilak 25. 18:00etan bilduko dira udal ordezkariak zortzi gai hauek jorratzeko:

  1. Aurreko batzarrari dagokion aktaren onarpena.
  2. EH bildu taldeak, Kubaren aurkako blokeoa altxatzeko mozioa, EH Bildu taldeak aurkeztua.
  3. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Zerga, 2025. urteko erroldari erreklamazioak.
  4. Hainbat ordainagirien berrikuspena eta badagokie, diru itzulketa.
  5. 2024ko Kontu Orokorraren onarpena.
  6. Hezkuntza Sailaren eta Oiartzungo udalaren arteko lankidetza-hitzarmena, Elizalde Udal titulartasuneko ikastetxea DBHren irakaskuntzari atxikitzeko eta ikastetxeen kontserbazio, mantentze eta zaintza gastuak finantzatzeko.
  7. Beste organoen jardueraren jarraipena.
  8. Eskari-galderak

Gehigarriak

Zortzi puntu izango dituzte aztergai ekaineko udal osoko bilkuran