Auzoko festez gozatzeko prest daude altzibartarrak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Dena pronto dute Altzibarren San Pedroetarako. Bost eguneko egitaraua prestatu du festa batzordeak. Ofizialki jaiak ostegunean hasiko dituzten arren, gaur Beko Soron elkartuko dira altzibartarrak, Sanjuan sua elkarrekin piztu eta afari-merienda egiteko.

Ostegunetik aurrera dozenaka ekintza izango dira auzoan. Tortilla jatea, Yogurinha Borova, Zurrounk eta Koaklas taldeen kontzertuak, DJak, danborrada, Peppermint taldearekin Bermujazz-a, txapelketak, haur jolasak, apar festa… Auzoko kamiseta eta zapi arrosa jantzi eta ederki gozatuko dute asteburu luze honetan. Ikusi egitaraua, hemen.

Egitaraua, egunez egun

Ekainak 23, astelehena:

  • 19:30 Sanjuan sua prestatzen hasiko dira (Beko Soroan).
  • 21:00 Sua piztuko dute. Ondoren afari-merienda bertan (bakoitzak berea ekarrita).

Ekainak 26, osteguna:

  • 18:30 Festei hasiera emateko suziria eta traka.
  • 18:30-20:30 Pintxo-potea.

Ekainak 27, ostirala:

  • 18:00 Buruhandiak txistularien laguntzaz auzoko kaleetan zehar.
  • 20:00 Elkarretaratzea dultzainarien laguntzaz.
  • 21:00 Herri afari-merienda plazan: tortilla jatea eta sardinak. Afarian zehar mariskada eder baten eta beste sari askoren zozketa egingo da.
  • 22:00 Kontzertua Gaztelekuko txosnan: Kloakas. Antolatzailea: Agerrealde K.E.
  • 23:00 Kontzertuak auzoko plazan: Yogurinha Borova eta Zurrounk.
  • 23:00 DJak Gaztelekuko txosnan. Antolatzailea: Agerrealde K.E.

Ekainak 28, larunbata:

  • 10:00 Altzibarko XIV. haur eta gaztetxoen duatloia 2 urtetik 14 urte arteko haur eta gaztetxoentzat.
  • 11:00-13:00 Munduko dantzak erakustaldia Altzibarko plazan, Abarka Elkartearen eskutik.
  • 13:00 Toka txapelketa helduentzat eta bote txapelketa haurrentzat plazan.
  • 14:00 Jubilatuen bazkaria Bazkun Zahar Berri elkartean.
  • 16:00 Basket 3x3 txapelketako izen-ematea Agerrealden. Antolatzailea: Agerrealde K.E.
  • 17:00 Basket 3x3 txapelketa Agerrealden. Antolatzailea: Agerrealde K.E.
  • 17:30 Danborreroen poteoa plazan, txaranga eta buruhandiekin.
  • 19:00 Altzibarko haurren eta helduen danborrada Olaldetik hasita.
  • 19:00 Sound sistema Gaztelekuko txosnan. Antolatzailea: Agerrealde K.E.
  • Ondoren afaltzeko aukera izango da plazan.
  • 22:30 Bingo musikatua.
  • 00:00 DJ Mitx eta marea arrosa auzoan.
  • 01:00 Jolasak eta sorpresak.

Ekainak 29, igandea, San Pedro Eguna:

  • 09:00 Diana.
  • 10:30etik aurrera, goiz eta arratsaldez, herriko artisauen azoka plazan.
  • 11:00 Erraldoi txikien kalebuelta.
  • 12:00 Bermujazz, Peppermint taldearekin animaturik.
  • 12:00 Gaztetxoen III. bizkotxo eta tarta txapelketa (norberak etxean egina).
  • 14:00etatik aurrera paella bazkaltzeko aukera plazan.
  • 17:00 Dantza familian plazan Ixiar Oriarekin.
  • 18:00 Haur jolasak eta txokolatada plazan.
  • Ondoren (19:30 aldera) apar festa Olalden.
  • 20:00 Afaltzeko aukera plazan.
  • 22:00 Festekin bukatzeko suzko zezena. Ondoren, Txispun kalejira auzoan zehar.

Gehigarriak

Auzoko festez gozatzeko prest daude altzibartarrak