Udako igerilekuaren denboraldia larunbatean hasiko da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Larunbatean irekiko du Udalak udako igerilekua. Hiru hilabetez egongo da zabalik, ekainaren 14tik irailaren 14ra (biak barne). Ekaineko, abuztuko eta iraileko ordutegia 11:00etatik 20:00etara izango da eta uztailean, 10:00etan ireki eta 21:00etan itxiko da. Abuztuaren 3an herriko jai eguna delako itxi egingo da.

Elorsoro kiroldegiko bazkideek bazkidetzan jasota dute udako igerilekuaren zerbitzua. Gainerakoek, urteroko moduan, bonoak eta eguneko txartelak erosi ahal izango dituzte igerilekura sartzeko.

Hauek dira denboraldiko bonuaren prezioak: helduen banakakoa 105,75 €; gazteen banakakoa 70,54 € eta familiako bonua 140,97 €. Azken kasu honetan prezio bereziak ere egongo dira: gurasobakarreko familiek edo familia ugarien bonua  98,69 € izango da, eta 13.500 euroko dirusarrerak gainditzen ez dituzten familiek doan izango dute (bonua erostean egiaztatu beharko dute baldintza hori).

Egunekoaren prezioa 4,60 € izango da 16 urtetik beherakoentzat (5 urtez beheitikoak doan izango dute) eta 9,05 € 16 urte edo gehiago dituztenentzat. Ohi bezala, sarrerak bosnaka erosteko aukera izango da aurten ere: 18,15 €an gazteenak eta 36,05 €an helduenak.

Gehigarriak

Udako igerilekuaren denboraldia larunbatean hasiko da