Primerako giroa izango dute asteburuan Ergoienen, San Antoniyo festetan

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Joan den asteburuan beroketa lanak eginda, ostiralean ekingo diote berriz festari Ergoienen. Hiru eguneko egitarau konpletoa osatu dute jai batzordeko kideek.

Larunbat gauean Xorrola zerbitzua ere eskainiko da. 00:00etan Oiartzungo plazatik (bibliotekako geltokitik) Ergoienera abiatuko da autobusa. Ergoiendik auzoetara 00:30ean egingo du lehen bidaia. 01:00etan izango da hurrengoa, eta 04:00ak arte orduro aterako da autobusa. Festatik etxera itzultzeko bost bidaia egingo ditu Xorrolak beraz: 00:30ean, 01:00etan, 02:00etan, 03:00etan eta 04:00etan azkena. Bezeroek eskatzen duten bidea egingo du autobusak.

Egitaraua, egunez egun:

Ekainak 13, ostirala:

  • 19:00etan: Suziria Auzokalte inguruan. Ondoren, buruhandiak.
  • 20:00etan: Kartelada ibiltaria Auzokalten hasita eta Oidultz-ek girotuta.
  • 22:00etan:  Truk Txapelketa Auzokalten.

Ekainak 14, larunbata:

  • 10:00etan: Goiz eresia Lartaungo txistulariekin.
  • 11:00etan: Pilota partiduak frontoian.
  • 12:00etan: Sagardo dastaketa Auzokalte inguruan.
  • 12:30ean: Haurtzaro dantza taldearen ikuskizuna Auzokalte inguruan.
  • 14:00etan: Bertso bazkari musikatua Auzokalten.
  • 16:00etatik 19:00etara: Kataxulo rokodromoaren are irekiak.
  • 18:00etan: Erraldoi txiki eta handien kalebuelta auzoan barrena. Ondoren, bokatak Auzokalten. Gero, diskofesta Auzokalte inguruan.
  • 22:30ean: Zezen suzkoa Auzokalte ingruan. Geero Trikidantz, eta jarraian DJ Infernu. 

Ekainak 15, igandea:

  • 11:00etan: Pilota partiduak.
  • 14:00etan: Auzo bazkaria Auzokalten.
  • 16:00etan: Haur jolasak eta eskulan tailerrak Auzokalten.
  • 16:30ean: Irati Odriozola, Ane Badiola eta Joxe Leon Kazabonen kantaldia. Gero, txokolada.
  • 18:30ean: Danborrada Pakitik hasita.
  • 20:00etan: Azken suziria.

Gehigarriak

Primerako giroa izango dute asteburuan Ergoienen, San Antoniyo festetan