Larunbatean ospatuko da 2024an jaiotako oiartzuarren atsolorra

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Iaz jaiotako haurren atsolorra egingo dute larunbatean (hilak 14) Udalak eta familiek. 11:00etan elkartuko dira, giro ederrean, Arizmendieneako lorategian (eguraldi txarra badago Landetxe Kultur Aretoan izango da).

Iaz guren herrian jaio ziren 66 haurretatik 37k eta, haien guraso eta senideek parte hartuko dute atsolorran. Udalak eta gurasoek elkarlanean antolatu dute aurtengo atsolorra ere. Haurrei zapiak jartzeaz gain, etxekoek ere parte hartuko dute bertsotan, kantari eta musika joz.

Oiartzuar ttikienei komunitatera ongietorria emateko euskal erritua da Atsolorra. 2014an jaiotako oiartzuarrekin hasi ziren Udala eta gurasoak atsolorra antolatzen eta ordutik, urtero herriko ttikienei harrera egiteko festa elkarlanean antolatzen da.

Gehigarriak

Larunbatean ospatuko da 2024an jaiotako oiartzuarren atsolorra