Arte sorkuntza sustatzeko 10.000 euro bideratuko ditu Udalak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Ekainaren 29a bitarte eskatu daiteke dirulaguntza.

Arte sorkuntza- eta ekoizpen- prozesuak bultzatzeko dirulaguntza deialdi berria jarri du martxan Udalak. Lan artistikoak sortzen ari diren edota proiektu berriak abiarazi nahi dituzten sortzaileei babestu nahi ditu. Arte diziplina ezberdinetarako izango dira laguntzak: zinema, ikus-entzunezkoak, argazkigintza, dantza, literatura, musika, antzerkia, eta arte plastikoak, besteak beste.

2022an jarri zuen martxan Udalak dirulaguntza lerroa eta ordutik 27 proiektu egikaritzeko ekarpena egin du. 10.000 euro bideratuko ditu aurten eta irizpide ezberdinak erabiliko ditu aurkeztutako proiektuak baloratzeko: proiektuaren interesgarritasuna, kalitatea eta originaltasuna, Oiartzungo artista/eragilea izatea eta proiektuaren garatze prozesuan herritarren inplikazioa lortzea…

Irekita dago eskaerak aurkezteko epea, ekainaren 29a bitarte. Oinarriak eta xehetasunak udaleko webguneko iragarki taulan ikus daitezke.

Gehigarriak

Arte sorkuntza sustatzeko 10.000 euro bideratuko ditu Udalak