Gasteizko emakumearen hilketa matxista salatu du Oiartzungo Udalak

Herriko mugimendu feministak gaurko deitutako elkarretaratzearekin bat egin du.

Apirilaren 25ean, 46 urteko gizonezko batek 36 urteko bikotekidea hil zuen Haron (Espainia). Atzo jakin zen emakumea Gasteizkoa zela. Azken hilketa matxista kontuan hartuta, 2003tik Euskal Herrian hil duten 128. emakumea da, 2025eko hirugarrena.

Oiartzungo Udalak, hilketa matxista gogor gaitzetsi eta gizarte parekide baten alde lanean jarraitzeko konpromisoa berretsi nahi du.

Elkarretaratzea, gaur

Erailketa matxista salatzeko Oiartzungo Feministen Asanbladak gaur (maiatzak 9) egingo duen elkarretaratzearekin bat egin du Udalak. Done Eztebe plazan izango da, 19:00etan, eta herritarrak ere gonbidatu ditu euren gaitzespena adieraztera.

Indarkeria matxista salatzeko puntu morea jarrita dago udaletxeko balkoian.

Gehigarriak

Gasteizko emakumearen hilketa matxista salatu du Oiartzungo Udalak