Belar-bolen silo plastikoa bilduko dute ostegunean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Bost guneetan utzi daiteke, gaur eta bihar.

Belar-bolen silo plastikoaren bilketa antolatu dute maiatzaren 8rako. Gaur eta bihar eraman ahal izango da plastikoa horretarako zehaztu dituzten guneetara.

Bilketa egoki egiteko, plastikoek beste hondakinik gabe egon behar dute (lur pixka izan dezakete, baina oso zikinduta badaude, tratamendu plantan ez dituzte onartuko eta itzuli egin beharko dira). Halaber, soka guztiak bildu eta zaku batean utzi beharko dira plastikoen ondoan.

Plastikoak uzteko guneak honako hauek izango dira:

  • Zerradi poligonoa, ekarpen-gunearen ondoan.
  • Ergoien, Arbelaitz bidearen sarreran.
  • Gurutze, Bizardia elkartearen aurrean.
  • Karrika, Gaintzabal bidearen sarreran.
  • Ugaldetxo, Txaparreko zintzilikatzekoen ondoan.

 

Gehigarriak

Belar-bolen silo plastikoa bilduko dute ostegunean