Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Maiatzaren 30a bitarte aurkeztu daitezke proposamenak.
Oiartzungo Udaleko kultura Batzordeak aurtengo Xanistebanetako Kartel Lehiaketa jarri du abian, herriko festa nagusiak iragartzeko kartel onena hautatzeko. 45 proposamen jaso ziren iaz, eta lan zaila izan zuen Jai Batzordeak irabazlea aukeratzeko orduan, aurkeztutako proposamenen maila altua kontuan hartuta.
Lehiaketa zabalik dago edonorentzat, eta nahi beste lan aurkez daiteke. Teknika librea da (argazkia, pintura, collage…) baina ezinbesteko bi baldintza bete beharko dira: “XANISTEBANAK 2025” leloa agertzea, eta 70x50cm-ko kartela izatea. Gainera, kartelak izenik gabe aurkeztu behar dira eta kartazal itxi bat entregatu beharko da aparte, egilearen datuekin.
Bost sari
Lan onenentzat sari ezberdinak egongo dira:
Oiartzungo Udaletxean aurkeztu beharko dira proposamenak, maiatzaren 31 baino lehen. Aurkezten direnen artean Oiartzungo Jai Batzordeak aukeratuko du festak iragarriko dituen kartela zein izango den eta beste sariak ere zeinentzat izango diren.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika