Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Etorkizuneko mugikortasunaz gogoeta egin eta garraio publikoa erdigunean izango duen eredua lantzen hasteko Gipuzkoa Nodal jardunaldiak egin zituzten otsaila amaieran Landetxen. Oiartzungo Udalak, RAZ estudioak eta EHUko Caviar ikerketa taldea antolatu zituzten saioak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
Erakunde ezberdinetako ordezkariak eta nazioarteko hainbat aditu elkartu ziren, garraio publiko eraginkorra sustatzeko bideak jorratzeko. Oiartzungo, Gipuzkoako eta Baiona-Donostia hiriguneen arteko garraio publiko sarearen loturak antolatzeko proposamen berriak lantzeko saioak izan ziren.
Joana Mendiburu alkateak ireki zituen jardunaldiak. Gure herrian onartu berri dugu datozen 5 urteetarako mugikortasun plana. Oiartzunentzat “mugikortasun jasangarriagoa” nahi dutela azaldu zuen, eta horretarako onartu duela berriki Udalak mugikortasun plana. “8 auzoko udalerria, industria eta merkataritza gune handiz inguratua, joan-etorri askoko herria da eta, esan genezake, Arragua dela joan-etorri gehien metatzen den auzoa. Bertako bizilagun batekin elkarrizketa labur bat abiatu orduko azaleratuko da gaur egun auzoa zeharkatzen duten ibilgailuek sortzen duten ezinegona”.
Arraguako joan etorriek “kezka” sortzen dutela adierazi zuen, “baina aldi berean kezka eta kexa izan daiteke aukera ere. Gisa honetako jardunaldiak izan daitezela abiapuntua etorkizuna pentsatzeko, garraio publikoa diseinatzeko eta Arragua auzo bizigarriago bat izateko”. Horretarako erakunde publikoen arteko elkarlana “ezinbestekoa” dela azpimarratu zuen. “Erakunde publikoen ardura da garraio publikoak eskaintzen dituen aukera guztiak behar bezala kudeatzea. Horretarako, erakundeen arteko elkarlana eta koordinazioa findu behar ditugu eta gure mugimenduak gidatuko dituen norabidea guztion artean zehaztu”.
Garraiobide ezberdinak uztartzea eta sareak sortzea, garraio publikoa gehiago erabiltzeko zerbitzuek izan behar dituzten ezaugarriak, antolaketa hobetzeko erabilgarri izan daitezken tresna digitalak, Gipuzkoako nodoak identifikatu eta konektatzea eta beste hainbat gai jorratu zituzten jardunaldian elkartu ziren laurogeitik gora ordezkari, aditu eta teknikari eta herritarrek.
Ikusi laburpen bideoa, hemen.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika