Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Emakumeenganako diskriminazio mota guztiak ezabatu eta emakumeen ahalduntzea sustatzeko aldarriekin bat egin dute.
Emakumeen Nazioarteko Eguneko adierazpen instituzionala adostu dute Oiartzungo Udaleko EH Bildu eta EAJ taldeek. Martxoaren 8ko ospakizun eta mobilizazioekin bat egiteaz gain, hainbat konpromiso hartu dituzte emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasun erreala lortzeko.
Hemen onartu duten adierazpen instituzionala:
Martxoak 8: Emakumeen Nazioarteko Eguna
Martxoaren 8an, Oiartzungo Udalak Emakumeen Nazioarteko Egunarekin bat egin nahi du, emakumeenganako diskriminazio mota guztiak ezabatzeko, emakumeen ahalduntzea sustatzeko eta emakumeek gizartean erabateko parte-hartzea lortzeko aldarriekin bat eginez.
Aurten, Beijingo Adierazpena eta Ekintza Plataforma adopzioaren 30. urteurrena da. 1995ean Beijingen egin zen Emakumeari buruzko IV. Mundu Konferentzian adostutako akordioek genero-berdintasuna, emakume eta neska guztien ahalduntzea eta giza eskubideak gauzatzeko munduko ibilbide-orria abian jarri zituzten.
Azken hamarkadetan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira administrazioan: genero-indarkeriaren aurkako lege propioak ezarri dira, berdintasun-planak garatu dira administrazioetan, eta emakumeen enplegu-tasa eta parte-hartze politikoa nabarmen igo dira. Hala ere, munduko herrialde bakar batek ere ez du emakumeen eta gizonen arteko genero-berdintasun erreala lortu.
Ondorioz, genero-berdintasunerako bidean urratsak ematen jarraitzea beharrezkoa da, eta tokiko eremutik arlo kritiko globaletan aurrera egiten laguntzeko, Oiartzungo Udalak ondorengo konpromisoak hartuko ditu:
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika