Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
Kiroldegia energia berriztagarriz hornitzeko proiektua gauzatu du Udalak. Azken bi hilabeteetan Elorsoroko teilatuaren azalera guztia 336 eguzki plakekin betetzeko lanak egin ditu. Instalakuntza nagusia bukatuta, datozen egunetan konektatuko dute sare elektrikora.
Herriko argiteria eta eraikin publikoetako energia kontsumo handiena kiroldegian ematen da; kopuru osoaren %37. 150 kWp-ko instalakuntza berriztagarri honekin Elorsoro jasangarriagoa izatea lortuko dute, behar duen elektrizitatearen %27 sortuko baitute eguzki plakek.
Orain arte udalak egin duen instalazio handiena da. 92.500 €ko inbertsioa egin du horretarako eta Leycolan SAL enpresari esleitu zaizkio lanak. Ikusi hemen azpiegitura berriaren bideoa.
Argiturri energia kooperatibari ekarpen ekonomikoa
Eraikin eta zerbitzu publikoetan erabiltzen den energia berriztagarria izateaz gain, Oiartzungo etxebizitza eta enpresek ere trantsizio energetikoan aurrerapausoak ematea bultzatu du helburu Udalak, herritar, eragile eta sektore pribatuarekin klima-aldaketari aurre hartzeko.
Bide horretan funtsezko zeregina dute Argitturri bezalako Energia Komunitateek, herritarren ekimen kolektiboak antolatzeko modua baitira, norbanakoak ere energia aldaketaren sustatzaile aktibo bihurtzeko. Oiartzungo energia berriztagarrien komunitateak dagoeneko jarri du martxan bere lehen instalakuntza berriztagarria, hainbat azterketa egin ditu herrian eta beste hainbat egitasmo ere baditu esku artean. Horregatik, Argitturri Energia kooperatiba hauspotzeko 50.000 €ko ekarpena egingo du Udalak, 25.000 € 2024an eta beste hainbeste 2025ean.
2025 © Oiartzungo Udala. Lege Oharra | Erabilerreztasuna | Cookiei buruzko oharra | Datuen Babeserako politika