Euskal Herriko dantza solte txapelketako garaikurra herriari eskaini diote Katerin Artolak eta Iker Belintxonek

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Euskal Herriko 48. Dantza Solte Txapelketa irabazi zuten Katerin Artola oiartzuarrak eta Iker Belintxon lezoarrak urriaren 19an, Seguran. Txapelketara aurkeztu ziren seigarren aldia zen, eta lortu duten bigarren garaipena da. 2020an irabazi ostean, berriz ekarri dute txapela etxera.

Lortutako garaikurra herriari eskaini diote, eta udaletxean egongo da urtebetez, hurrengo txapelketa bitarte. Ekain Susperregi eta Oihana Irastorza udal ordezkariek egin diete harrera. Oiartzuar guztien izenean zoriondu dituzte dantzariak. Albistea “poz handiz” hartu zutela esan diete hautetsiek. “Ikaragarria da lortu duzuena. Mimo handiz gordeko dugu hainbeste lan eta esfortzurekin lortu duzuen garaikur hau”, adierazi dute.

Denboraldia amaituta, urte luzeko ibilbide profesionala itxi eta txapelketa gehiagotara ez aurkeztea erabaki dute. Dantzan jarraituko dutela diote, baina “beste erritmo batean”. Ezin bukaera hobea eman!

Gehigarriak

Euskal Herriko dantza solte txapelketako garaikurra herriari eskaini diote Katerin Artolak eta Iker Belintxonek