Udalerri Euskaldunen Egunera, autobusean edo oinez

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Udalerri Euskaldunen Eguna izanen da Lesakan maiatzaren 18an (larunbata da), ‘Zubiak zeharka’ lelopean. Bi urtetik behin izaten da Udalerri Euskaldunen Eguna, udalerri euskaldunen ekarpena festa giroan ikusarazteko eta aurrera begira dituzten erronkak nabarmentzeko. UEMAko kide diren udalerriek ez ezik, gainerako udalerri euskaldunek ere hartzen dute parte.

Oiartzundik Lesakara joateko autobusa antolatu dute. 9:15ean aterako, bibliotekako autobus geltokitik. 19:00etan izango da itzulera (Lesakako kiroldegitik).

Lesakara oinez joateko hitzordua ere antolatu dute, festa hasi aurretik kirola egin nahi dutenentzat. 8:00etan elkartuko dira bibliotekako geltokian. Arritxulora joango dira autobusez eta hortik hasiko dute ibilbidea. Lesakatik buelta autobusean egingo dute, 19:00etan hauek ere.

Landetxeko tabernan eman behar da autobuserako ziena, maiatzaren 13a baino lehen. 10 €ko prezioa izango du eta apuntatzerakoan ordaindu beharko da.

Egun osoko egitaraua

Lesakako Udala eta UEMA elkarlanean hasi ziren eguna antolatzen, eta berehala elkartu zitzaizkien Lesakako hainbat talde eta elkarte. Guztien artean egitarau oparoa osatu dute maiatzaren 18rako.

  • 09:45 Diana. Soinulariak eta txistulariak, Harriondoatik.
  • 10:00 · UEMAren batzar nagusia.
    • Euskara taldeen topaketa: Euskararen olatu berria sortzeko gakoak.
    • Haurrentzako herri kirolak.
  • 12:30 Ekitaldia, plazan.
  • 13:15 Fanfarrea, Lesakako Musika Eskolako ikasleekin.
  • 14:30 Bazkaria, Bidenabar taldeak girotuta.
  • 18:00 Bertso-triki poteoa, Maddi Ane Txoperena eta Josu Sanjurjorekin.
  • 20:00 Larrain dantza herrikoia, Lesakako gaiteroekin.
  • 20:45 Erromeria, Trikidantz taldearekin.
  • 23:30 Dj festa: Fifi & Fefa.

Bazkarirako txartelak salgai

Mahaiaren bueltan elkarrekin giro ederrean egoteko bazkaria ere izango da, nahi duenarentzat. Aldez aurretik eskatu behar dira txartelak, maiatzaren 13a baino lehen. Bi aukera jarri dituzte horretarako: euskara@oiartzun.eus helbidera emaila bidalita edo 943 49 38 42 telefonora deituta. Helduen menua 25 € izango dira eta haurrera 12 €.

Gehigarriak

Udalerri Euskaldunen Egunera, autobusean edo oinez