2024ko Kirol Sarirako hautagaiak proposatu daitezke

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Kirol Astea izango da beste urte batez urrian, jarduera fisikoa erdigunean jarri eta bizitza aktiboak sustatzeko Kirol Astea egingo dute aurten ere urrian. Egitaraua prestatzeko lanean dabil Udala. Besteak beste, bertan emango Oiartzungo 2024ko Kirol Saria. Bederatzigarren saria izango da, eta aitortza jasotzeko hautagai proposamenak biltzen hasi dira.

Kirol arloan egindako ibilbidearengatik, lortutako emaitzengatik edo Oiartzunen kirola sustatzen egindako lanarengatik nabarmendu diren oiartzuarrak eskertzea da helburua. Apirilaren 24tik maiatzaren 10era egin daitezke proposamenak, on-line edo kiroldegiko sarreran jarri den kutxan.

Proposamenen artean aurtengo Kirol Saria jasoko duena nor izango den erabakiko du Oiartzungo Udalak eta herriko kirol elkarteek osatzen duten Kirol Aholku Kontseiluak (UKABE). Orain arte herritar, talde eta eragile hauek jaso dute saria: Girizia elkarteko kirol sailak; Periko Sanroma Haurtzaro Atletismo taldeko sortzaileak; xanistebanetako sokatira txapelketa herrikoia antolatzen duen Artaso Elkarteak; Ane Asensio atletak; Alain Isasa kenshiak; Guruzne Azpiroz arraunlari ohiak, Kondo Fernandez Oiartzun Kirol Elkarteko lehendakariak eta iaz Alex Bargalló judokak.

Gehigarriak

2024ko Kirol Sarirako hautagaiak proposatu daitezke