12 gai asteazkeneko udalbatzarrean
					
					
						
							Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí
El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus
							Asteazken honetan (hilak 22) egingo dute apirileko ohiko udal osoko bilkura. Normalean baino ordu erdi lehenago ekingo diote saioari, 17:30ean, ondoren Arraguan auzoa biziberritzeko egiten ari diren parte-hartzeko prozesuko bigarren saiora joateko (18:30ean izango da hau).
Hamabi gai landuko dituzte, tartean EH Bildu udal taldeak proposatutako bi mozio; adierazpen askatasunaren aldekoa lehena eta Palestinaren aldekoa bigarrena.
Hau izango dira asteazkeneko aztergaiak:
- Aurreko batzarrei dagozkien akten onarpena.
 - Adierazpen askatasunaren aldeko mozioa onartzea, EHBildu udal taldeak aurkeztutakoa.
 - Palestinarekiko Erantzukizuna Elkartearen Palestinaren aldeko mozioa onartzea, EHBildu udal taldeak bereganatutakoa.
 - Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta Oiartzungo Udalak 2020an sinatutako lankidetza-hitzarmenaren luzapena onartzea, Oiartzungo udalerrian zuzkidura-bizitokien eta alokairu erregimeneko babes sozialeko etxebizitzen sustapena ahalbidetzeko.
 - Oarsoaldea S.A. eskualde-garapenerako agentziaren eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenaren onarpena berrestea, Eskualdeko Energia Bulegoaren zerbitzua Oiartzunen eskaintzeko.
 - Oiartzungo Mugikortasun Plana hasieraz onartzea.
 - Emieta baserriko ataritik beheko belardira doan bidea herri bideen inbentariotik kentzea, pribatua izateagatik.
 - Oiartzungo udalerrian hiri-garbiketako eta etxeko hondakinen bilketa eta garraioko zerbitzu-kontratuaren luzapena onartzea.
 - Beste ekitaldietako ordainagiriak baliogabetzea eta dagokionean, itzulketak egitea eta ordainagiri zuzenak igortzea.
 - Katastroko 5. poligonoko 6. lursaila, erabilera publikoko ondasuna, berreskuratzeko espedientea dela eta Udalak hartutako erabakiaren aurka aurkeztutako 34/2023 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako epaiaren berri ematea.
 - Beste organoen jardueraren jarraipena.
 - Eskari-galderak.
 
							                                                        						 
						
							                            Gehigarriak