100 urte bete ditu gaur Engracia Agredasek

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Engracia Agredas de Miguel-ek 100 urte bete ditu gaur. Jaiotzez errioxarra, oso txikia zela etorri zen Oiartzunera eta plaza inguruan bizitu da beti, San Juan eta Mendiburu kaleetan. Ongi ezagutzen ditu bertako kontuak.

Bere ilobak kontatu du 100 urtera iristeko sekretua: gutxi eskatu behar omen da, asko eskatuta ez delako deus iristen. Hori esaten omen zuen Engraciak beti. 23 urte daramatza Petra Lekuona egoitzan. Festa polita antolatu diote bertan, 100 zenbaki dun globoak, musika, zoriontzeko banda soinean jarrita eta hamaiketako goxoa egin dute, xanpain eta guzti. Bazkal ordurako tarta ere prest zuten. Joana Mendiburu alkatearen eta Olaia Lasa ongizate zinegotziaren bisita izan du eta oiartzuar denen izenean lore-sorta oparitu diote. Datorren urtean berriz elkar ikustekotan geratu dira. Urte askotarako, Engracia!

Gehigarriak

100 urte bete ditu gaur Engracia Agredasek