Herriko eragileek antolatuko dituzten kultur ekintzetarako 96.000 €

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2024an Oiartzunen kultur ekitaldiak antolatu nahi dituzten eragileen ekintzak diruz laguntzeko eskaerak aurkezteko epea ireki zuen Udalak urtarrilean. Horren barruan sartzen dira urtean zehar antolatzen diren kontzertuak, erakusketak, antzezlanak, jaialdiak, hitzaldiak eta beste hamarnaka ekimen.

75.000 €ko aurrekontua gorde zuen horretarako: 2023an 43.250€ banatu zituen eta orduan aurkeztutako proposamenen aurrekontua 75.000 euro izan zenez,  %73 handitu zuen urte honetarako aurreikusitako diru-partida, ekintza denak diruz laguntzeko aukera izateko.

34 proposamen ezberdin

34 ekintza proposamen aurkeztu dira aurten, eta horiek guztiak aurrera eraman ahal izateko 96.713 €ko dirulaguntza eskaera egin da. Horregatik, proposamen denak aintzat hartu eta aurrera eraman ahal izateko, hasieran aurreikusitako diru kopurua 21.713 €an indartzea erabaki du Udalak. 96.713 € banatuko ditu, beraz.

Inoiz baino proposamen gehiago jaso direlako “pozik” azaldu da Garazi Urdampilleta alkateordea, Oiartzun herri “bizia eta sortzailea” den seinale. Adierazi duenez, kultur eragileek egin dituzten proposamen “guztiek ematen diote bizia Oiartzuni. Euskaratik eta feminismotik egindako proposamenak izan dira asko eta asko. Oiartzunen balio hauek dituen kultura eskaintza sustatu nahi dugu”. Horregatik, aurkeztutako proposamen guztiak onartzeko 96.713 € bideratuko ditu Udalak, kultur eskaintza handitzen jarraitzeko. Keinu honekin “balorean jarri nahi dugu herritarrek elkarteetan egunero egiten duten inurri lana”, nabarmendu du alkateordeak.

Gehigarriak

Herriko eragileek antolatuko dituzten kultur ekintzetarako 96.000 €