Oiartzungo argazki zaharrak biltzen ari dira, belaunaldien arteko espazioak sortzeko

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Herriko argazki zaharren erakusketa intergenerazionala sortu dute Zaintzadik eta Oiartzungo Topalekuak. Adineko pertsonen interesetik abiatuta egin dute, garai bateko Oiartzungo argazkiak sortu eta belaunaldien arteko proiektu konpartitu bat martxan jartzeko.

Adin tarte ezberdineko oiartzuarren artean harremantzeko espazioak ez daudela adierazi dute antolatzaileek, eta ekimen honekin espazio hauek sortu nahi dituztela, “belaunaldi ezberdinen arteko harremanak sustatzeko”.

Atzo eta gaur ari dira argazki fisikoak jasotzen, Landetxeko jubilatuen egoitzan. Topalekuan ere ari dira bilketa egiten, bertan ibiltzen diren gaztetxoek haien aiton-amonekin lanketa eginda. Digitalizatutako argazkiak emailez ere bidali daitezke, zaintzadi@oiartzun.eus helbidera. Herritar denak animatu dituzte etxeetan gordeta dituzten altxor hauek bide batetik edo bestetik bidaltzeko.

Erakusketa, apirilean

Jasotako material guztiarekin erakusteka egingo dute apirilaren 22tik 29ra. Landetxeko solairu ezberdinetan egongo dira ikusgai argazkiak. Tartean beste hainbat ekintza ere egingo dituztela iragarri dute antolatzaileek.

Gehigarriak

Oiartzungo argazki zaharrak biltzen ari dira, belaunaldien arteko espazioak sortzeko