Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako informazioa

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Dagoeneko kontsultatu daiteke apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako errolda eta botoa emateko mahaien kokapena. Errolda 2023ko azaroaren 29ko informazioaren baitan osatu da (hau da, egun horretan erroldatutako helbidearen baitan zehaztu du INE-k botoa herritar bakoitzak zein tokitan eman behar duen botoa).

  • Kontsultatzeko epea: martxoaren 4tik 11ra.
  • Hautesle-erroldaren aurka erreklamatzeko epea: martxoaren 4tik 11ra.
  • Non egin daiteke kontsulta:
    • Aurrez-aurre:  Udaletxeko idazkaritzan (NA, pasaportea edo gida-baimena erakutsi behar da).
    • On-line. Oharra: @firma plataformarekin bat datozen ziurtagiri elektronikoren bat behar da, esaterako, NA-e, Izenpe, FNMT, etab. (B@kQ ziurtagiriak ez du balio).
    • Ziurtagiri digitala ez duten hautesleek ere on-line jakin ahal izango dute zein hauteskunde-mahaian dagokien bozkatzea. Horretarako, hainbat datu eskatuko zaizkie: probintzia, udalerria eta lehen abizenaren lehen letra. Kontsultak hemen.

Elizaldeko hauteslekua, eskola barruan

Botoa emateko tokiei dagokienean, iaz egin zituzten aldaketak mantenduko dituzte: Ugaldetxoko bizilagunek auzoko lokal berrian eman beharko dute (Rafael Pikabea etorbidea 56-58) eta iturrioztarrek Dorretxean (Ozentzio kaleko 3. zenbakian, baina Zirauki kaleko atetik sartu beharko da).

Elizaldeko hauteslekua izango da hitzordu honetan berrikuntza bakarra. Elizalde ikastetxean egongo dira auzotarren boto-kutxak, baina frontoian izan beharrean oraingoan ikastetxe barruan, lehen egoten ziren tokian.

Gainontzeko tokiak berdin mantenduko dira:

  • Elizalde: Elizalde ikastetxea (Manuel Lekuona etorbidea 5)
  • Iturriotz: Dorretxean (Ozentzio kalea 3 behea)
  • Arragua: Anbulatorioan (Lartzabal etxadia z/g)
  • Altzibar eta Karrika: Altzibarko eskoletan (Agerrealde etxadia 7)
  • Ergoien: Auzokalte elkartean (Tornola kalea 4)
  • Gurutze: Bizardia elkartean (Gurutze bidea 18)
  • Udaldetxo: Auzoko udal lokalean (Rafael Pikabea 56-58)

Gehigarriak

Apirilaren 21eko Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetako informazioa