Emakumeentzako aholkularitza juridiko zerbitzu berria azalduko dute ostegunean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Emakumeentzako martxan jarri duen doako aholkularitza juridiko zerbitzua aurkeztuko du Oiartzungo Udalak otsailaren 15ean. Martxotik aurrera, arlo juridikoan aholkularitza eta orientabidea ematen hasiko da, genero ikuspegia aintzat hartuta, diskriminazio, babesgabetasun edota indarkeria egoerak pairatu ditzaketen emakumeei laguntzeko. Emakumeek dituzten eskubideak ezagutu eta horiek bete daitezen eskura dituzten tresnen inguruko informazioa aurrez aurre, modu pertsonalizatu eta seguruan jasotzeko doako zerbitzua izango da. Irule abokatu taldeak emango du.

Aholkularitza juridikoaren bidez emakumeen autonomia eta ahalduntzea sustatzea da zerbitzu honen helburua, erabakiak hartu eta irtenbideak bilatzeko prozesuan parte-hartze aktiboa izan dezaten.

Zerbitzuaren xehetasun guztiak ostegunean azalduko dituzte, Altzibarko eskola zaharretako beheko solairuan (Agerrealde 7) egingo duten aurkezpen hitzaldian. 18:00etan izango da.

Gehigarriak

Emakumeentzako aholkularitza juridiko zerbitzu berria azalduko dute ostegunean