Mugatu dezagun petardo eta suzirien erabilera

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Abenduaren 31 ospakizun gaua da. Maite ditugunekin elkartu eta urte berriari ongi-etorri egiteko unea. Bakoitzak bere gisara ospatzeko ohitura du eta, azken urteetan, suziri eta petardoen erabilera erruz handitu da. Bada ordea zaratarekiko sentsibilitate altua duenik, besteak beste, haurrak eta adineko pertsonak, sentsibilitate handiko pertsonak eta gaixo psikikoak. Antsietatea, estresa, beldurra eta ondoeza sortu eta haien ongizate emozional eta fisikoan nabarmen eragiten du pirotekniak. Animaliak ere aztoratu egiten dira gehiegizko zaratarekin.

Gauzak horrela, udaletik eskatu nahi dugu herritar guztien ongizatea kontuan hartzeko eta petardo eta suzirien erabilera mugatzeko.

Zuen kolaborazioa aldez aurretik eskertuz, urte berri on denei!

Gehigarriak

Mugatu dezagun petardo eta suzirien erabilera