Arditurriko murala sortzen parte hartzeko azken saioa igandean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Arditurrin eta meatzeetan lan egun zuten gizon eta emakumeei aitortza egiteko Alaia Gaztelumendi Alaiart artista oiartzuarrak diseinatutako mural erraldoia badabil itxura hartzen. Azken hilabeteetan lanean ibili da Alaiart 60 metro koadroko mosaikoa osatzeko eta azken bi asteetan herritarren ere izan dute beraien alea jartzeko aukera, artistarekin elkarlanean aritu baitira azulejuak eta harriak jartzen.

Igande honetan (hilak 3) egingo dute azken lantegia, 10:30etik 12:30era Arditurrin bertan. Saioan parte hartzeko aurretik izena eman behar da 943 49 01 42 telefonora deituta edo oiartzun@oiartzun.eus helbidera idatzita. 12 urtetik gorako edozein oiartzuarrek hartu dezake parte.

Argazkian, mosaikoa elkarlanean sortzeko egin zuten azaroaren 19an saioa.

Gehigarriak

Arditurriko murala sortzen parte hartzeko azken saioa igandean