Lihoarekin arropa egiteko prozesua azalduko dute gaur Bixen Larzabal eta Estanis Urdanpilletak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Lihoa ehungintzan erabili zen lehenengo landare zuntza izan zen. Lanketa luzea, zaila eta gogorra izaten zen, eta normalean baserriko emakumeek egiten zuten prozesu guztia. Belaunaldiz belaunaldi ibili ziren zuntz honekin lanean.

Duela 30 urte baino gehiago hasi ziren Bixen Larzabal eta Estanis Urdanpilleta senar-emazteak lihoa lantzeko prozesua ikertzen eta erabiltzen ziren tresna ezberdinak biltzen. 80 piezatik gora jaso dituzte urte hauetan guztietan. Garrantzitsuenekin, garaiko argazkiekin eta arropekin erakusketa jarri dute pleno aretoan eta lihoa lantzeko prozesua eta tresna bakoitza aurkeztuko dituzte gaur.

18:00etan izango da, pleno aretoan. Lihoaren historia aberatsa ezagutzeko eta lihoa ehundu zuten emakumeen bizitzei buruz ikasteko aukera ezin hobea izango da.

Erakusketa azaroaren 16ra bitarte egongo da zabalik, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.

Gehigarriak

Lihoarekin arropa egiteko prozesua azalduko dute gaur Bixen Larzabal eta Estanis Urdanpilletak