Herriko komertzioak sustatzeko bono kanpaina jarri dute martxan Oiartzungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo ekonomia sustatu eta herritarrek bertako komertzio txikietan erosketak egitea bultzatzeko Bono-Denda kanpaina jarri dute martxan Oiartzungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak. 27.000 euro bideratuko dituzte deskontu bonuetara eta azaroaren 8tik abenduaren 5era egongo dira erabilgarri.

Kanpainan parte hartzen duten establezimenduetako erosleek 10 €ko deskontua izango dute 30 euroko erosketa bakoitzeko. 10 €ko 2.700 bonu egongo dira (100 denda bakoitzeko). Deskontua saltokian bertan egingo da, aldez aurretik bonua erosi beharrik gabe. 16 urtetik gorako pertsona bakoitzak gehienez 5 bonu erabiltzeko aukera izango du erosketa batean edo gehiagotan.

Herriko 27 establezimenduk hartuko dute parte sustapenean, tartean Itturriko  hamar hauek: Neuk artisau diseinuak, Pacheco Izeta loredenda, Urkola optika, Urrats paperdenda, Garbiñe estetika zentroa, Itziar Edergintza, Baobab, Esnatu Altzariak, El Paso eta Kinkila. euskadibonodenda.eus web orrian ikusi daiteke kanpainan parte hartuko duten herriko komertzioen zerrenda osoa.

Argazkian Joana Mendiburu alkatea, Ibon Mitxelena ekonomia sozialeko zinegotzia eta Itturri elkarteko kideak.

Gehigarriak

Herriko komertzioak sustatzeko bono kanpaina jarri dute martxan Oiartzungo Udalak eta Eusko Jaurlaritzak