Oiartzungo enpresa txiki eta ertainetako langileentzat doako euskara trebakuntzak egingo dituzte

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Oiartzungo Udalaren LANIN zerbitzuak doako 2 trebakuntza ikastaro labur eskainiko ditu herriko enpresa txiki eta ertainetan ari diren langileentzat. Ikastaroak online izango dira, azaroan zehar.

Mezu elektronikoak erantzutean eta telefonoz aritzean euskara erabiltzeko tresnak landuko dira formakuntza saioetan. ‘Telefonoz euskaraz’ ikastaroa A2-B1 euskara maila duten langileentzat izango da eta ‘E-mailak euskaraz’ trebakuntza B2 maila dutenentzat. Lotura hauetan eman behar da izena azaroaren 3a baino lehen:

Herriko enpresa txiki eta ertainetan euskara normalizatzea du helburu Lanin zerbitzuak eta egitasmo eta formakuntza ezberdinak egiten ditu horretarako.

Gehigarriak

Oiartzungo enpresa txiki eta ertainetako langileentzat doako euskara trebakuntzak egingo dituzte