Zinegoak jaialdiko filmak ikusteko aukera Landetxen

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Ekainaren 26tik uztailaren 1era izango da Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaialdia. Genero eta sexu aniztasuna kultura eta artearen bidez lantzea du helburu. 20. Edizioa izango da aurtengoa.

Bertan emango diren lan onenak aurretik Oiartzunen ikusteko aukera egongo da, Udalak antolatutako 'Ostegun feministak' programaren barruan. Ekainaren 22an izango da, arratsaldeko 18:30ean Landetxen. Doan da eta gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus helbidean eskuratu daitezke.

Film guztiak jatorrizko hizkuntzan emango dira, euskarazko azpitituluekin.

Gehigarriak

Zinegoak jaialdiko filmak ikusteko aukera Landetxen