Larunbatean osatuko dute udalbatza berria

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Larunbat honetan (hilak 17) ekingo diote 2023-2027 legegintzaldi berriari. Udalbatza berria osatzeko ezohiko plenoa egingo dute eguerdiko 12:00etan.

Alkate berria izango du larunbatetik aurrera Oiartzunek. Inoiz izandako ordezkaritzarik handiena izango du EH Bilduk. Zinegotzi bat irabazita, 13 izango ditu. Hautetsi bat galdu zuen EAJk maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan eta 4 izango ditu datozen lau urteetan.

6 zinegotzik errepikatuko dute legealdia. 11 berriak izango dira. 2019-2023 legealdiko udalbatzako kideek pasako diete testigua berriei larunbateko kargu-hartze ekitaldian. Irekia izango da batzarra baina aretoko aforoa mugatua denez garaiz joateko eskatu du Udalak.

Gehigarriak

Larunbatean osatuko dute udalbatza berria