Txomin Perurena zendu da

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Txomin Perurena txirrindulari oiartzuarra hil da. 158 garaipen lortu zituen 60. eta 70. hamarkadetan kirol profesionalean aritu zenean. Euskal Herriko itzuliko 11 etapa eta Espainiako itzuliko beste 12 irabazi zituen, besteak beste. Talde ezberdinetako kirol zuzendari ere izan zen.

Garaikur horiek denak Oiartzungo Udalari oparitu zizkion Perurenak. Herritarrentzat ikusgai daude bost garrantzitsuenak 2018tik Elorsoro kiroldegiko sarreran, busto eta plaka batekin.

Xanistebanetako jai batzordeak hala proposatuta, bere ibilbide aitortu eta eskertzeko, 2017ko herriko festen hasierako txupinazoa bota zuen Joxe Manuel y Miguel Mari Lasarekin batera.

Mila esker Txomin eta besarkada estu bat bere familia eta lagunei.

Gehigarriak

Txomin Perurena zendu da