Aspertzeko tarterik ez da izango ekainean

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

Ekaineko agenda ekitaldiz bete dute Oiartzungo Udalak eta herriko elkarte eta eragileek. Oiartzuarrentzat hamarnaka hitzordu antolatu dituzte herriko txoko ezberdinetan. Ergoien eta Altzibarko festetan gozatzeko aukera zabala izango da. Gainera, kontzertuak, hitzaldiak, solasaldiak, antzerki emanaldiak, kirol probak, pelikulak eta beste hainbat ekintza egongo dira.

Ikusi hemen ekaineko agenda.

Landetxe kultur aretoan izango diren ekitaldietarako sarrera eta gonbidapenak sarrerak.oiartzun.eus webgunean daude eskuragarri eta astelehenero Landetxeko leihatilan, 17:30etik 19:00etara. Txiltxoko eta Bulegoren kontzertuko txartelak musikaze.net web orritik erosi beharko dira.

Gehigarriak

Aspertzeko tarterik ez da izango ekainean

Fitxategiak