Ongi etorri komunitatera!

Para leerlo en castellano, queremos invitarle a utilizar el traductor neuronal que el Gobierno Vasco ha puesto al servicio de la ciudadanía: Aquí

El ayuntamiento dispone de versiones en castellano de sus publicaciones periódicas. Se pueden recibir pidiéndolo a la dirección: komunikazio@oiartzun.eus

2022an jaiotako oiartzuarrei ongietorria egiteko atsolorra egin zuten atzo goizean Arizmendieneako lorategian. 61 haur jaio ziren joan den urtean Oiartzunen eta 45ek hartu zuten parte ospakizunean.

Oihane Mitxelenak akordeoiarekin eta Ekain Perezek bere haurrarentzat sortutako abestiarekin eman zioten hasiera ekitaldiari. Iosune Cousillas kultura zinegotziak Udalaren izenean  “Oiartzungo komunitatera” ongietorria eman zien jaio berriei. “Bizitza zoriontsua izateko prestatzen lagundu nahi dizuegu eta konpromisoa hartzen dugu zuek guztiak babestu eta aurrera ateratzeko”.

Txalaparta jo zuten Oiartzun guztian ospatzen ari ziren festaren berri izateko eta haur bakoitzari zapia jarri eta argazkiekin 2022an jaiotakoen arbola osatu zuten. Agurra dantzatu ondoren hamaiketako goxoarekin bukatu zuten jaia.